Ekainaren 2an Errenterian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren festa dela eta, Euskaraldian zehar kafe tertulia batean parte hartzera gonbidatu nahi dugu herriko Euskal Eskola Publikoko komunitatea osatzen duen pertsona oro, kide zein kide ohi. Ahobiziz eta belarriprestez bete nahi ditugu mahai inguruak, bertan, urteetan zehar norberak edukitako bizipen eta esperientziak partekatu ahal izateko. Guztion artean Errenteriako eskola publikoaren errelato partekatua osatzeko. Beraz, irakasle, langile, guraso edota ikasle zaren edo izandako hori, gonbidatuta zaude abenduaren 1ean Merkatuzarren ospatuko dugun Kafe-tertuliara. Eguna: Abenduak 1, larunbata Ordua: 11:00-13:00 bitarte Izena emateko formularioa. Izena emateko azken eguna : azaroaren 16a.
Mezuak
Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2018